Laguardian barrena ibilaldia oinez | Ibilbide turistikoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Guardiako harresia eta dorrea

Laguardian barrena ibilaldia oinez

Antzina, "Nafarroaren guardia edo zaintzaile" izateari zor dio izena Arabako herriak. Erdi Aroan, Nafarroako erresumak Gaztelakoaren aurrean zuen defentsa-lerroko osagai garrantzitsua izan zen hiribildua. Harresi, oinetxe eta jauregi ederrak ditu herriak, baina, itxuraz, ezkutatuta dagoen beste elementu erakargarri bat ere badu: Arabako Errioxako ardo bikainak gordetzen dituzten lurpeko upelategiak.