Gabiria | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Helmuga turistikoak

Herriak

Gabiria

Landa herri txiki bat da, Goierriko gunerik garaienetako batean kokatuta dagoena. Gabiriatik izugarrizko xarma duten paraje eta toki ugari ikus ditzakegu; hala nola Aizkorriko mendilerroko eta Aralarko mendilerroko panoramika liluragarriak, bai eta herriko eraikuntza garrantzitsuenak ere. Erdigunean, txundituta utziko gaitu Jasokundearen Andre Mariren elizak. Garrantzia historiko handieneko eraikina da Gabirian.

 

Atari gotikoa dauka eta ertz-gangak dituzten hiru nabek osatzen dute. Giro lasaiaz eta ikuspegi ezin hobeez gozatzeko aukera izango dugu inguruko zelaietan. Horrez gain, eraikin interesgarri asko bisita daitezke.

 

Baserri ugari dauden arren, Eguzkitza gailentzen da beste ororen gainetik. Izan ere, antzina dorretxea izan zen eta Erdi Aroko hainbat ezaugarri ditu. Ibilaldi luze eta atsegin horri amaiera egokia emateko, garai batean Gabirian ohikoak ziren jardueren erakusgarri, antzinako lau errotaren hondarrak ikus ditzakegu.

Datu interesgarriak

Hedadura
14.90 Km
Biztanle-kopurua
492

Non

  • Eusko Jaurlaritza; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. GeoEuskadi Otros...

    Sources: Esri, HERE, DeLorme, Intermap, increment P Corp., GEBCO, USGS, FAO, NPS, NRCAN, GeoBase, IGN, Kadaster NL, Ordnance Survey, Esri Japan, METI, Esri China (Hong Kong), swisstopo, MapmyIndia, © OpenStreetMap contributors, and the GIS User Community

  • Ver localización en GoogleMaps