Erriberagoitia | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Pobes (Erriberagoitia) herriaren ikuspegi orokorra

Erriberagoitia

Helmuga turistikoak

Herriak

Gaztelak itsasora zituen sarbideek derrigorrez igaro behar zuten Erriberagoitia udalerriko lurretatik. Horregatik, bertako herriek defentsa tresnak eta dorre gotortuak dituzte oraindik ere, Erdi Aroan eremu hori gune estrategikoa izan zen seinale. Baias ibaiak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria, hainbat errekastoren urak jasoz.

 

Ibilaldi ugari egiteko aukera dago Erriberagoitin. Iparraldean, Arkamo eta Badaia mendilerroek paisaia ederra osatzen dute. Erdialdean, hainbat mendi ageri dira, Cantoblanco eta Escaños adibidez; hegoaldea, berriz, laua da.

 

Gunerik interesgarrienak

Pobes da udalerria osatzen duten herrixken artean garrantzitsuena, Erriberagoitiko auzoburua, alegia. Atari erromanikoa ageri duen Jasokundeko Andre Mariaren eliza da bertako elementurik nabarmenena. Horrez gain, ezaguna da oso Pobesen urtero, urriko bigarren igandean, antolatzen duten Babarrun Azoka. Egun horretan, baserriko produktuen erakusketa, salmenta eta dastaketa egiten da herrian eta milaka lagun batzen dira bertan.

 

Pobestik iparraldera, Subilla Morillas inguruan, Gobaederra izeneko haitzuloa azpimarratu behar da, aztarna arkeologikoak topatu baitzituzten bertan. Ipar-ekialdean, Barronen, XIV-XV. mendeen artean eraikitako dorrea ikus dezakegu. Udalerriaren hegoaldean, ostera, Leziñana Okan, herrixka inguratzen duen harresiari atxikita dauden gotortutako etxeak azpimarratu behar dira.

Datu interesgarriak

Hedadura
119.80 Km
Biztanle-kopurua
750
Udalaren webgunea

Ekitaldiak