Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Etxe zahar honetan sortua da egungo Bodegón Alejandroko espirituaren oinarri den euskal sukaldaritza tradizionala. Fermin Kalbeton kaleko sotoan, Donostiak azken berrogeita hamar urteotan izan duen bilakaera gastronomikoaren lekuko izan da Bodegón jatetxea.
Hormetan zintzilik dauden argazki zaharrek iragana dakarte gogora; janaria, ahosabaia gozatzeko baino, sabela berotzeko zerbitzatzen zuten garaia, hain zuzen ere. Bodegón jatetxearen egungo itxura garai berrietara egokituta dago, betiere lehenagoko xarmari bere horretan eutsita.
Euskal Herriko sukaldaritzan oinarritzen diren platerek horixe bera omentzen dute. Jatetxea etorkizunari begira dago, baina tradizioa ahaztu gabe, horrela, merkatuak egunero eskaintzen dizkigun aro bakoitzeko produktuen ezagupenean eta erabileran oinarritzen dira.