Non lo egin
Hotel apartamentuak
XVI. mendean eraikitako baserrian dago Angiz hotela
Orain gutxi zaharberritu duten eraikin hori Busturian dago, natura ingurune ederrean eta mendiz inguratuta.
Horrez gainera, hondartzatik eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik gertu dago. Zazpi logela bikoitz (horietako bat egongelarekin) eta banako logela bat eskaintzen ditu, bainugela eta berogailuarekin. Hori gutxi balitz, bi apartamentu jartzen ditu bisitarien eskura. Bakoitzak lau pertsona har ditzake. Tximiniadun egongela, aparkalekua eta Interneteko WIFI konexioa ere baditu.
Bere kokapena dela eta, bisitariek askotariko kirolak egiteko eta inguruetako tokirik adierazgarrienak ikusteko aukera izango dute.