Non lo egin
Landetxeak
Eraikuntza berriko etxe hau Oiartzungo Karrika auzoan dago, natura-ingurunean, Aiako Harria Parke Naturalaren eta Artikutza basoaren ondoan. Bi logeladun apartamentua eskaintzen du, eta bertan, jan-egongela (telebistarekin), sukaldea eta bainugela aurkituko ditugu. Horrez gainera, apartamentu txikia ere badu, logela, sukalde, bainugela, hidromasaje-dutxa, jan-egongela (telebistarekin) eta WIFI konexioarekin. Etxearen harrizko eta egurrezko dekorazioa (artisau-elementuekin), bezeroentzako egongela berezia eta inguruko lorategia nabarmendu behar dira. Etxea osorik aloka daiteke eta jaki tipikoak saltzen dituzte.