Non lo egin
Nekazalturismoak
XVI.mendeko baserri berriztatua da XVII.mendeko ezkutuaz apaindutakoa. Zarauzko, Orioko eta Donostiako hondartzetara bista ikusgarriak dituen terraza bat du. Nekazal giroan barneratutako baserriak, mendiak eta zelai berdeak ditu nonahi. Sei gela bikoitz (beste lau ohe ipini ahal dira), komunarekin, terrazara sarbidea duen sukaldea eta egurrezko sabai baxu, telebista eta kalefakzioa duen egongela handia dute. Aiako erdigunetik 300 metrotara kokatua dago, Pagoetako Parke Naturaletik bi kilometrotara.