Non lo egin
Hotelak
Ondarretako gune lasaiean dagoen lau izarreko hotela da. Izen bera duen hondartzatik gertu eta Miramar Jauregiko lorategien ondoan dago. 203 logela ditu, denak bainugela, edaritegia, aire girotua, berogailua, telefonoa, segurtasu-kutxa eta ile-lehorgailuarekin.
Gainera, hotelak igerilekua lorategiarekin, tenis-pistak, 5 areto, cybercornerra eta garajea ditu. Besteak beste, honako zerbitzuak eskaintzen dituzte: txanpon-trukea, txangoak, bizikleten alogera eta medikua. Euskal sukaldaritza eta nazioarteko sukaldaritza eskaintzen duen Ulia Showcooking jatetxea dago bertan.