Itsas bidaiak Euskadin

Euskadi gurutze-ontzien helmuga

Imagen de un crucero

Euskadi ez da soilik errepidez edo hegazkina hartuta etortzen diren bisitarien helmuga; gero eta jende gehiago heltzen da itsasontziz

Bizkaiko Golkotik nabigatzen duten gurutzaontzi askok Bilboko portua erabiltzen dute. Gurutzaontzien terminala hiri eder batean dago, Getxon; ondoan, kirol-portu bat, aisialdi-gune bat eta Europar Batasuneko bandera urdina daukan hondartza bat dauzka.

Bilboko hirigunera 20 bat minututan iritsi daiteke errepidetik; autobus-zerbitzua erabil dezakezu terminaletik hondartzara edo Bizkaiko Zubira (Munduko Ondarea) eta Bilbo hirira joateko.

Imagen de una oficina de turismo

Portuan, itsas bidaien geltokian, turismo bulego bat dago, eta Euskadiri buruzko informazioa eskaintzen da han

Bestalde, Pasaiako portua ere turismo-helmuga da gurutzaontzientzat, oso gertu baitago Gipuzkoako helmuga turistiko garrantzitsuenetatik. Donostia, adibidez, 5 km-ra dago, eta, hara joateko, autobus-zerbitzu erregular bat dago, baita tren-zerbitzu bat ere (Topoa).

Euskadi, auzolana