Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  1. Ezagutu Euskadi
  2.  
  3. Euskadiri buruz
  4.  
  5. Euskaldunak munduan

Euskaldunak munduan

Euskaldunak historian

Historian zehar, ezagunak egin diren hainbat pertsonaia euskaldunak dira; Joan Sebastian Elkano, munduari buelta eman zion lehen itsasgizona; Urdaneta eta Legazpi, Mexiko eta Filipinen artean Ozeano Baretik itsasbidea zabaltzen aitzindariak; Joan Garai, Buenos Aires hiriaren sortzailea; Loiolako San Inazio, Jesusen Lagundiaren sortzailea, eta Frantzisko Vitoria, nazioarteko zuzenbidearen bultzatzailea, besteak beste.

Izen handiko pertsonaia horien antzera, beste euskaldun batzuek ere, gehienak arrantzale xumeak, euskal toki-izenen eta teilen arrastoak utzi zituzten Ternuan eta Kanadan; beste batzuek, berriz, arrantzatzeko kalak topatu zituzten Groenlandian, Islandian edo Spitzbergen, ziurrenik Kolonek Amerika ofizialki aurkitu aurretik.

Edonola ere, euskaldunek goitik behera menperatu dituzte nabigazio-teknikak, eta Londres, Bristol, Brujas, Anberes, Nantes, Arroxela, Hamburg, Lübeck eta beste hainbat hirirekin merkataritza-bide garrantzitsuak ireki zituzten, kanpoko eraginez osatzen den euskal espiritu saiatuaren erakusgarri.

Espiritu ireki horri esker, euskaldunek ospe handiko industriak eta banketxeak sortu dituzte. Euskadi geografikoki ongi kokatuta dago eta horri bide, trenbide, aire eta itsas azpiegitura sare modernoa gaineratu behar zaio. Ezaugarri horiek guztiek ahalbidetu dute gurean etengabeko garapen sozio-ekonomikoa, Euskadi etorkizuna duen herrialdea bilakatuz.

Euskal diaspora

Urteen joan-etorrian, hainbat arrazoi direla medio, euskaldun askok eta askok kanpora alde egin behar izan dute. Etxetik urrun, bizitza berri bati ekin diote, baina, halere, badira euskal nortasuna gorde eta jaioterriarekin harremana mantendu dutenak. Hori belaunaldiz belaunaldi egin dute gainera.

Munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunak harrera egin dieten herrialdeen eta Euskadiren arteko harremanak sendotzen ahalegindu dira. Hala, euskal etxeak zabaldu dituzte han eta hemen, 200 guztira. Horien bidez, gure herriko errealitatearen ezagutza zabaltzen lagundu dute diasporako euskaldunek, euskal kultura eta ekonomia sustatuta, eta, bide batez, euskaldunak direla arro diote lau haizetara.

Euskadi, auzolana