Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  1. Ezagutu Euskadi
  2.  
  3. Euskadiri buruz
  4.  
  5. Geografia

Geografia

Kontrastez betetako herrialdea

Lurraren alde epelean kokatuta dago Euskadi. Ondorioz, klima bikaina du eta urtaroak leunak dira, aldaketa handirik gabe igarotzen dira bata bestearen jarraian. Klima gozo horri, beste hainbat ezaugarri gaineratu behar zaizkio; itsasoaren harrotasuna eta herri zein landarediz betetako mendien edertasuna, besteak beste. Ezaugarri horiek guztiek bihurtzen dute Euskadi bazter eta txoko ederren herrialde.

Aldean behin, euriak Euskadiko lur emankorrak bustitzen ditu. Pirinioetako mendebaldeko muturraren luzapenak Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa osatzen du, eta, hala, lurraldea ongi bereiztutako giza esparru bitan banatuta dago.

Alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko iparraldea dugu, Kantauri itsasoan hiltzen diren ibaiek zeharkatzen duten lur eremu estua. Kostalde malkartsu honen ekialdeko aldea Bizkaiko Golkoa izenaz ezaguna da. Itsasoaren eta gizakien harreman estuaren lekuko da lurralde berdea, eta bertan hirigune handiak sortu dira, eta, horrekin batera, industriarekin eta merkataritzarekin lotutako jarduerak.

Bestalde, hegoaldean, Ebro ibaiarekin muga egiten duten lurrak ditugu. Ibai horretan isurtzen dituzte urak lur eremu zabalak emankor bihurtzen dituzten errekek. Landa giroko lurralde honetan, herrixka ugari daude han-hemenka, eta iparraldean baino hirigune gutxiago aurki ditzakegu.

Usadio eta eskubideen babesean, hiru lurralde historikok osatzen dute Euskadi: Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, eta bakoitzak administrazio eta organo legegile propioak ditu. Gasteiz, Bilbo eta Donostia dira lurralde horietako hiriburuak, hurrenez hurren. EAEko hiriburua da Gasteiz, eta bertan daude Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra. Hirigintzaren garapenaren eredu dugu gainera. Bilbo, berriz, finantzen eta industriaren hiriburua da, eta, azkenik, Donostiak, hiri dotore eta modernoak, bisitaria liluratuta utziko duten paisaia ederrak ditu.

Euskadi, auzolana