Ezagutu Euskadi
Bilbok tradizio handia du Erresuma Batuaren hegoaldearekiko itsas harreman erregularrei dagokienez. Orain artean, Bilbo-Portsmouth lineak eskaini izan du zerbitzua. Astean birritan, bi hirien arteko bidaia egiten zuen, 2011ko martxoaz gero Brittany Ferries konpainiak kudeatzen zuela. Aurrerantzean, ordea, ‘Baie de Seine’ itsasontziak beste bidaia bat egingo du asteazkenetan, Bilbotik abiatuta; hala, ‘Cap Finisterre’ ontziak astearte eta ostegunetan egiten zituen bi bidaiei hirugarrena gehitu zaie. Ferrya modu ezin hobea da Euskadi bisitatzeko; izan ere, itsas bidaia baten erosotasunez gozatzeaz gainera, nork bere ibilgailua eraman ahal izango du, eta era horretan, bisitariak aise mugitu ahal izango dira Euskal Herrian barrena. Ferryak 24 bat ordu behar ditu Bilbotik Portsmouthera joateko. 600 bidaiari, 160 auto eta 84 kamioirentzako tokia dauka.
Estekak