Urola Garaia eskualde ezin hobea da familia-turismoa egiteko. Naturaz inguratuta, familia osoak parte hartzeko moduko esperientziak eskaintzen ditu, baita iraganerako bidaiak ere, aspertzeko ia tarterik gabe.
GOIZEAN
Famlia-giroan, ezagutu ezazu XVI. mendeko dolare-baserria, bakarra baita inguruan; barruko gela guztiak ikus daitezke eta, errekreazio baten bitartez, garai hartako baserri bat nolakoa zen ikasiko dugu.
Gainera, baserritik metro gutxira dagoen Interpretazio Zentroan bisita osatu eta euskal baserriari buruzko alderdi garrantzitsuenak ezagutu ahal izango ditugu, hau da, arkitektura, bizimodua eta garai hartako biztanleak.
Haurrek modu independente eta dibertigarrian deskubrituko dituzte baserriko sekretu guztiak liburuxka didaktiko batekin, Martintxok proposatzen dizkien jolasen bitartez (6 urtetik aurrerakoentzat gomendatzen da). Pista-jokoa da, eta museoko aretoetan ezkutatuta dauden saguzarrak aurkitu behar dituzte, garai hartako baserrietan nola bizi ziren ikusten duten bitartean.
Ezkiotik kilometro gutxira dago Urretxu; Urretxuko herrigune historikoa oso ongi zainduta dago, eta xarma berezia du. Joxe Mari Iparragirre Urretxun jaio zenetik bi mende igaro diren honetan, herria beste modu batera ezagutzera gonbidatzen gaituzte: ibilbide bat egitea QR kodeen bidez.
Paseo bat egitea proposatzen digute, Kultur Etxean hasita; kultur etxean, bisitariak mapa bat jasoko du, herriko gune jakin batzuetan dauden QR kodeak markatuta dituela. Gero, bisitariak mugikorra baino ez du behar izango QR kode bakoitzeko informazioa eskuratzeko eta Iparragirreren herria modu atsegin eta dibertigarrian ezagutzeko.
ARRATSALDEAN
Urolako trena Antiguako Interpretazio Zentroan. Zumarraga ondoko herria da, eta badu nahitaez egin beharreko bisitaldi bat: ermiten katedraltzat jotzen den Antigua ermita.
Ermitaren ondoan Antiguako Interpretazio Zentroa dago (eskualdeko turismo-bulegoa ere bertan dago); zentro horretan, ermitari eta Zumarragako historiari buruzko informazio osagarria eskaintzeaz gain, antzinako Urolako trenaren bagoi bat ere badago. Etxeko txikienei asko gustatuko zaie, eta garai hartako bidaiarien antzera sentituko dira.
Ibilbide paisajistikoa egitea proposatzen dizuegu. Ermitaren eta Interpretazio Zentroaren ondoan, oinez egiteko ibilbide paisajistikoa hasten da; gutxi gorabehera 5 kilometroko ibilbide erraza da.
Ibilbide hau Beloki mendiaren naturagunean kokatuta dago, eta ermita ikusi eta Interpretazio Zentroan informazioa eskuratu ondoren egiteko pentsatuta dago. Hori guztia modu atsegin eta dibertigarrian; izan ere, natura bete-betean, Zumarragaren nortasunaren ezaugarri banarekin lotutako ibilbidean barrena lau gunetatik igarotzen da (Urolako trena, iragan industriala, Antigua ermita eta saskigintzarekin lotutako iragana). Iragan historikoa eta natura uztartzen dituen paseoa da, ibilbide osoan ikus daitezkeen ikuspegiak ahaztu gabe.
Eta eguna bukatzeko, Igaraldera hurbilduko gara, ogiaren txokora (Legazpi)
Zumarragatik 5 kilometrora, ogiaren txokoa (Igaralde baserria) Legazpiko Brinkola landa-auzoan kokatuta dago. Familia osoak ikasi ahal izango du ogia nola egiten den, prozesu oso-osoa: hazia landatu eta irina egitearekin hasi, eta ogia labetik ateratzearekin bukatu. Gainera, museoaren ondoan dagoen errota martxan jartzen da bisitaldiaren barruan. Aurrez erreserba egin behar da.
Baliabide turistikoen ordutegien berri izateko, ordutegiak berresteko eta material berezia lortu ahal izateko, eskualdeko Turismo Bulegoa bisitatzea gomendatzen dizuegu, ermitaren ondoan.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.urolagaraia.com / www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.urolagaraia.com / www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Urola Garaiko eskualdeko turismo bulegoa: Beloki Hiribidea z/g / Zumarraga
Gaztelania, Euskara
Gomendioak