Golfean hastapenak Arabako Mendialdean | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Golfean hastapenak Arabako Mendialdean

Severiano Ballesterosek Izkiko Parke Naturalean diseinatutako zelaiak hemezortzi zulo ditu 98 hektareatan eta zazpi kilometroko ibilbidean.

Izki Golfek hastapen jarduerak eskaintzen ditu golfean inoiz jokatu ez dutenentzat. Familian egiteko plan ezin hobea da, eta arratsaldean txango erraz batekin osatzen da.

 

GOIZEAN

Urturin dagoen Izki Golfean hasiko dugu eguna, gehien interesatzen zaigun jarduera aukeratuz. Lehen kolpeak ematen hasteko 25 bolako kubo euro bakar baten truke hartu edo Golfeko Bataio programa batera arte, non irakasle batek golfaren oinarrizko elementuak erakutsiko dizkizuen 1h30 orduz, zelaian zehar buggy batean ibilbide bat barne.

 

Goizean zelaian egon ondoren, klubaren instalazioetan bertan bazkaldu daiteke, gertu dagoen Garimotxea jatetxean, edo Bernedora joan.

 

ARRATSALDEAN

Antzinako bi lanbide ezagutuko ditugu, Udalak egokitutako txango bat jarraituz: Karobien eta Ikaztobiaren ibilbidea. Bernedotik irtenda 5 kilometroko ibilbide xume batean, edo, Okongo ermitan hasten bada, 3 kilometrokoan, karobietako eta ikaztobietako berregiteak ikus daitezke.

 

Informazio-panel batzuek karea eta ikatza lortzeko prozesuak azaltzen dituzte. Ibilbidea baso eder baten itzalean doa, eta horrek udan ibiltzeko aproposa egiten du.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net