Esperientzia enogastronomikoa Eneko Jatetxean | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Esperientzia enogastronomikoa Eneko Jatetxean

Gozatu Eneko Atxa chefaren Sutan menua. 3 Michelin izar dituen sukaldari honek bere izaera eta filosofia ispilatzen dituen esaldiarekin deskribatzen du menu hau: ‘Eskulangilearen eskuek emozioak zizelkatzen dituzte’. Menu itxi hau 9 platerez dago osatua. Guztiak ere bazkaltiarraren aurrean prestatuko dira, txingarretan, eta hainbat ardoren laguntzarekin jateko aukera izango da. Hilabetean behin menu proposamen berri bat egiten du chefak, aurrekoak ez bezalako jaki gozoak dastatzera berriz itzul zaitezen. Larrabetzun dago jatetxea, hiru Michelin izar dituen jatetxearen azpian eta Gorka Izagirre upategiaren gainean. Hala, euskal sukaldaritzaren erreferente eta enbaxadore bihurtzea du xede. Igandetan, Gorka Izagirre upategira ere egin ahal izango da bisita, txakolin dastatze txiki bat eginez eta urdaiazpikoz eta ogi txigorkiz osatutako zizka-mizkak janez.