Gozatu familia-egun bat Donostian. Bisitatu badia, Kontxako hondartza eta Santa Clara uhartea pirata izango bazina bezala, itsasotik…, eta, arratsalderako, jarduera ahaztezinak proposatzen dizkizugu Aquariumean, portutik atera gabe.
GOIZEAN
Hurbil zaitez Donostiako Boulevardean dagoen Turismo Bulegora, eta jarduerak antolatzeko aholkuak emango dizkizugu, ordutegiak eta abar. Era berean, sarrerak erreserba ditzakegu eta eguneko azken proposamenak aurkitu.
Egun bete abentura proposatzen dizugu Donostian.
Hurbildu portura eta, handik, Santa Clara uhartera doazen txalupa motordunetako batean sartu eta 25 minutuko txangoa egingo duzu; Donostiako Badiaren ikuspegi erabat desberdinaz gozatzeko aukera izango duzu. Txalupa motordun batzuek urpeko ikuspegia ere badute! Uhartean barrena paseatu eta ibili ondoren, han bertan bazkal dezakezu, zure piknika eramaten baduzu, edo lehorrera itzul zaitezke bazkaltzera.
Portua bera toki ezin egokiagoa izan daiteke udan bazkaltzeko, arratsalderako proposamenerako bidean edo, bestela, Alde Zaharreko edozein jatetxetara joan zaitezke; Alde Zaharra portuaren ondo-ondoan dago eta hamaika aukera topatuko dituzu. Pintxoak, ogitartekoak, errazioak eta jatetxeak nahieran!
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, magiaz eta... animaliaz beterik dagoen toki bat proposatzen dizugu... etxeko txikienen baliabide gogokoenetako bat, baita handiena ere.
Portutik gertu geratu nahi baduzu, itsasoz eta arrainez inguratuta…
Zoaz Aquariumera; Euskadiko bisitari gehien jasotzen dituenetako bat da, eta 1928. urtean eraiki zuten. Gipuzkoako itsas ondareari eta marinel-ondareari buruzko bi solairu ditu; euskal balea baten hezurdura nabarmentzen da bertan, baita Kantauri itsasoari buruzko akuarioen eskaintza zabala ere; 200 espezie baino gehiago ikusteko aukera izango duzu, 360º-ko tunel ezaguna eta espezie tropikal ugari ere bai.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan:
https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/jan/non-jan
Non ostatu hartu plan honetan:
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Turismo bulegoa:
https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/harremana
Txalupa motordunak:
Aquarium Museoa:
Baliabideak PDFan kokatuta:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak