Gozatu hiri ederrenetako batean paseatzen, itsasoaren ondoan eta gure eskultore eta artisten obra adierazgarrienetarikoak ikusten.
Artea espazio zabaletan, guztiek goza dezaten. Horixe da Donostiaren bereizgarri nagusietako bat. Hirian barrena paseatzen ibilita, artista handien obrez goza daiteke, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obrez, esate baterako. Konposizio horiek, gainera, hiriaren fisionomian ezin hobeto nahasten dira beren ingurune naturalarekiko elkarrizketa sakonean.
3 ibilbide eskultoriko, 8 arte-galeria eta 5 erakusketa-zentro proposatzen dizkizugu… Gure ustez, egun 1 baino gehiago beharko duzu!
GOIZEAN
Hurbil zaitez Donostiako Boulevardean dagoen Turismo Bulegora, eta jarduerak antolatzeko aholkuak emango dizkizugu, ordutegiak eta abar. Era berean, sarrerak erreserba ditzakegu eta eguneko azken proposamenak aurkitu.
Gozatu aire zabaleko paseoekin hirian. 3 ibilbide:
Hautatu guk proposatzen dizkizugun aire zabaleko eskulturen 3 ibilbideen artean: ezagunena itsas bazterrean barrena Haizearen Orrazitik Bakearen usoraino iristen da, Sagues auzoan.
6 kilometroko paseo atsegina da kostaldetik, eta duela hainbat hamarkada euskal abangoardia artistikoa sortu zuten artista garrantzitsuenetakoak aurkituko dituzu.
Edo Belle Epóque ibilbidea, hiriko gune erromantikoan barrena. Gune erromantikoaren bereizgarria kutsu frantsesa da eta, besteak beste, udaldia Donostian igarotzen zuen monarkiari eskainitako hainbat obra ikus daitezke. Edo ibilbide ezkutukoena, ia sekretua eta ezezaguna askorentzat: ibilbide garaikidea hirigunetik urrunen dagoen auzo batean, Intxaurrondon; arte garaikidea eskultore ezagunen obren bitartez txertatzen ari dira bertan.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, jarraitu artearekin gozatzen hiriko galeria zoragarrietako batean; galerista adituek beren erakusketei, tokiko eta estatuko artistei eta nazioarteko arteari buruzko informazioa emango dizute. Luxu galanta!
Ez baduzu ezagutzen, deskubritu ezazu STM museoa, euskaldun guztion etxea. Gure historiaren, kulturaren eta bizimoduaren errepresentazioak harrituta utziko zaitu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Arte Galeriak: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/kultura-arte-arkitektura/arte-galeriak
San Telmo Museoa: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/eskaintzak/bestelako-jarduerak/museoak-aisialdi-ikuskizunak/4644-san-telmo-museoa-eu
Non jan plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/jan/non-jan
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/lo-egin/non-lo-egin
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Donostiako Turismo Bulegoa: Donostia harremana
Donostiako Turismo Bulegoa: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/
Donostiako baliabide turistikoak PDF / Mapa turistikoan kokatuta: Mapak eta gidak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak