Mendi-ibilietarako plana Hernio Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan barrena. Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa eta Ur Mara museoa bisitatzeaz gain, Asteasuko muskerraren bidea egingo dugu.
GOIZEAN:
Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremu bat da; bertan balio ekologiko handiko habitatak eta espezieak daude. Alkizako plazatik bertatik abiatuta, zailtasun-maila desberdinetako 4 ibilbide egiteko aukera duzue.
Esperientzia osatzeko, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa bisita dezakezue. Zentro horretan, Hernio-Gamuze Kontserbazio Bereziko Eremua zer den ulertzeko gakoak ezagutuko dituzue. Zentroak hiru ardatz ditu: Natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien arteko harremanetik sortzen den Kultura.
Familiek nahiz taldeek ibilbideak gidari batek lagunduta egiteko aukera dago.
ARRATSALDEAN:
Ur Mara Museoa, naturan kokatuta dagoena, bisitatuko dugu. Museo horretan, Koldobika Jauregi eskultore ezagunak egindako arte-lan zoragarriak ikusi ahal izango dituzue. Eskulturen edertasunak, errekastoen zurrumurruak eta zuhaitzen xuxurlek mundu magiko batean murgilduko zaituzte.
Ur Mara Museoak, gainera, familientzako edo haurrak dituzten taldeentzako tailerrak antolatzeko aukera eskaintzen du.
Ur Mara Museoaren sarbide nagusia Asteasuko udalerrian dagoenez, bisita egin ondoren, Muskerraren Bidea –Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako ibilbide literarioa– egin daiteke. Gainera, aitzakia ezin hobea da Hernio mendiaren magalean dagoen udalerri eder honetan barrena ibiltzeko. Taldeentzat bisita gidatuak eskaintzen dira.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK :
Bisita gidatuak eta tailerrak Ur Mara museoan: www.urmara.com / 609 465 942 / mail@urmara.com
Bisita gidatuak Muskerraren Bidera: Bisita gidatuak taldeentzat / muskerrarenbidea@gmail.com / 943 691 907
Non jan plan honetan: https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-jan/
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-lo-egin/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Tolosaldeko Turismo Bulegoa / Plaza Zaharra 10 / 943 697 413 / tour@tolosaldea.eus
www.fagus-alkiza.com/es/inicio/
Gaztelania, Euskara
Gomendioak