Txipiroiak bere tintan | Euskal gastronomiako plater eta pintxo tipikoen errezetak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Txipiroiak tintan

Elaborazioa:

Oliba-olioa duen eltze batean arin frijitu kipula txikitua, baratxuri xerrak eta tomatea txikitxikitua. Kipula biguntzen utzi. Jarraian, ogi gogor txikitua bota eltzera eta hainbat minutuz utziko dugu hor masa homogeneoa lortu arte. Txipiroien tinta ardo zuriarekin nahastu eta eltzera bota. Ordu erdiz utzi egosten. Bitartean, txipiroiak garbituko ditugu. Euren hankekin bete nahi baditugu, hankak txikitu eta txipiroiaren gorputzean sar- tuko ditugu. Saltsa egosi ondoren, puregailutik pasatuko dugu krema lortzeko. Txipiroiak eltzera bota eta 20 minutuz utziko ditugu egosten. Hatzak busti eta dastatu!

Osagaiak

500 g txipiroi 2 zorrotxo txipiroi-tinta Tomate heldu 1 2 kipula handi Baratxuri-ale 1 Baso bat ardo zuri Ogi gogor zati 1 Oliba-olioa Gatza