Donostiako Alde Zaharretik pintxoak jaten | Euskadin pintxoak dastatzeko tabernak dauden inguruak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Enogastronomia

Pintxo eta taberna gunea

Donostiako Alde Zaharretik pintxoak jaten

Pintxoen tenplua da, bai bertako kuadrillentzat, bai asteburuero kaleotan barrena ibiltzen diren turistentzat.

 

Hain zuzen, bisitariak ostalariek barretan jartzen dituzten dozenaka motatako pintxoekin limurtzen uzten dira.

 

Eguerdian, kale estuetatik lasai paseatu behar da, aldez aurretik ezarritako ibilbiderik gabe, eta txakolina edo sagardoa pintxo bikainekin lagundu.

 

Egin daitezkeen geldialdien artean, merezi du hauetan geratzeak: Tamboril (Arrandegia 2), txanpiñoi ospetsuak dituena; Martínez (Abuztuaren 31ko kalea 13) edo itsaski pintxoak dituena. Era berean, ezin dira ahaztu hauek ere: Goiz-Argi (Fermin Kalbeton 4), brotxeta bikainak dituena; Txepetxa (Arrandegia 5), antxoa gozoak dituena; Ganbara (San Jeronimo 21), barra bete-beteta izaten duena edo Txuleta (Abuztuaren 31ko kalea 40), mini-mokadu zaporetsuak dituena.

 

Ezinbesteko beste geldialdi bat da Casa Vergara (Nagusia 21)  pintxo berritzailez betetako barra duena.