Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Enogastronomia

Pintxo eta taberna guneak

Bilboko Zazpi Kaleetatik pintxoak jaten

Bilboko Zazpi Kaleetatik pintxoak jaten

Bizkaiko hiriburuan tradizio handiena duen eremua da, eta hara joaten dira erosketak egiten dituztenak nahiz txikitero tradizionalak. Bilboko Zazpi Kale osoan banatzen dira pintxo aukera zabala duten lokalak, eta Plaza Barria, Txakur Kalea edo Goienkalea eremuetan pilatzen dira, besteak beste. Pintxo eta anoa ospetsuenak hauek dira: txibierroak, muskuiluak, txanpiñoiak, bakailaoa, piperrak eta tortilla pintxoak.

Plaza Barrian, Sorginzulo nabarmentzen da, eta bertako berezitasunen artean daude urdaiazpiko kroketak eta itsas zapo eta otarrainxken brotxetak. Azpimarratzekoak dira Gure Toki eta bertako berezitasunak ere: odolkia txipiroiekin, bakailaoa pil-pilean edo Idiazabal zopa onddo eta galeper arrautzekin.

Víctor Montes historikoak, ostera, pintxo tradizionalagoen barra gomendagarria dauka.


Ibilbide gastronomiko honetako ezinbesteko beste geltoki batzuk dira honako hauek: Santa Maria (Santa Maria 18), 1960ko hamarkadako dekorazioa duen taberna tipikoa, eta foie sagar karamelutuarekin pintxoan espezializatua; Irrintzi (Santa Maria 8), pintxo modernoak dituena; Berton (Jardines 11) eta Sasibil (Jardines 8), Jardines kalean daudenak, eta pintxo eta ardo bikainak dituztenak; Askao Berri (Askao 5) taberna, ospetsua dena Traineru eta Txapela pintxoengatik; eta Gatz (Santa Maria 10), odolki tortillazko pintxoak dastatu ahal izango ditugun taberna.


Itsasadarraren beste aldean, Bilbo Zaharrean, Marzana kaiaren eremua dago, eta bertan, pintxo onenak dastatzeko hainbat lokal.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:   -   Bilbao
Euskadi, auzolana