Non lo egin
Landetxeak
Gorosarri landetxea XV. mendeko baserri bat da, eta 2011. urtean zaharberritu zen, eraikuntza zaharraren ezaugarriak errespetatuz.
Euskadiren erdi-erdian kokatua, hiru euskal hiriburuetara iristeko aukera eskaintzen dizu denbora gutxian: Gasteizera 15 minutu, eta Donostia eta Bilbora 45 minutu.
Landetxeak apartamentuak ditu, eta guztiek dute berokuntza, sukaldea, bainugela osoa, eta TB. Gosariak eta afariak eskaintzen dira, “slow-food” erara (baratzeko produktu ekologikoekin prestatutakoak), ostatu hartu dutenen enkarguz.
Landetxetik gertu ezin konta ahala ibilaldi egin daitezke: Aitzorrotz (738m) mendira, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sarrera ezezagunetako bat, trenbide zaharraren zatiak ezagutzea, Hiruerreketa ingurura hurbiltzea, non Deba ibaiaren iturburua dagoen, etab.