Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
2013an inauguratuta, Bilbao Central Hostel hiri erdialdean dago, kale lasai batean. Kokapen ezin hobea du Bilboko hainbat leku interesgarri oinez ezagutzeko. Bi minutura, oinez, Azkuna Zentroa dago (Alondegia kultur etxea), merkataritza guneak, Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa edo Zazpi Kaleak. Gainera, Bilboko aldiriak ezagutu daitezke, besteak beste, Zubi Esekia –Unescok Gizadiaren Ondare izendatua-, Getxo… edo txangoak egin daitezke beste herri edo leku interesgarri batzuetara: Mundaka, Gaztelugatxeko Doniane… Aterpetxearen ondoan metro eta autobus geltokiak daude, hirikoak nahiz hiriartekoak.