Non lo egin
Hotel apartamentuak
Ostatu ezin hobea Euskadi ezagutzeko
Andoainen kokatuta, La Estación apartahotelak Gipuzkoa eta Euskadi osoa ezagutzeko egonaldi eroso eta ezin hobea eskaintzen du. Donostiatik 15 km-ra baino ez dago, eta garraio publikoko konexioak (autobusa eta trena) oso gertu daude. Ezin hobea da autoa erabili gabe mugitzeko. Gainera, doako aparkalekua du inguruan.
Hemen oporretarako apartamentu baten intimitateaz gozatu ahal izango duzu familiarekin, lagunekin edo bikotekidearekin, hotel baten berezko zerbitzuei uko egin gabe. Gastronomiaren zaleentzako paradisua ere bada kokapena, inguruko taberna eta jatetxeen eskaintza zabalarekin.