Non lo egin
Landetxeak
1502an eraiki eta orain gutxi zaharberritu zuten Andutza baserria. Ingurune ederrean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondoan eta Laida, Laga, Ea eta Lekeitioko hondartzetatik gertu. Berdegunez inguratuta dago eta, horregatik, lasaitasunaz gozatzeko toki bikaina da. Lau logela bikoitz eskaintzen ditu, honako zerbitzuokin: berogailua, telefonoa eta telebista. Horrez gainera, egongela (telebista eta mahai-jokoekin), taberna eta terraza jartzen ditu bezeroen eskura. Hori gutxi balitz, kirol ugari (pilota eta tenisa, esaterako) egiteko edo etxean egindako produktuak (fruta, barazkiak, patatak, sagardoa edo txakolia, besteak beste) erosteko aukera izango dute bisitariek. Aparkalekua eta haurrentzako zabua ere aurki ditzakegu bertan.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira