Arte eta Kultura
Museoak
1902an ireki zuten San Telmo, Euskadiko museorik zaharrena.
Bost urtez zaharberritze eta handitze lanak egin ostean, 2011n berriro jarri zuten martxan. Euskal gizartea ezagutaraztea -historiaurrean hasi eta gaur egunera arte- xede duen museorik handiena dugu. Eraikin historikoa XVI. mendeko komentu domingotarra da; halaber, pabiloi berri bat ere ahalbidetu dute, Urgull mendiaren magalean. Azken horrek aldi baterako erakusketak hartzen ditu, besteak beste.
Museoak 11.000 metro koadroko azalera hartzen du, eta orotara 26.000 pieza baino gehiago biltzen ditu. Horietako batzuk Tokiaren historia, Gure gizartearen erronkak, Oroimeneko arrastoak, Modernitatearen hasiera eta Artearen bilduma historikoa erakusketa-guneetan ikusgai daude. Gainera, Komentutik museoraderitzon ikus-entzunezko lanak San Telmoren bilakaera erakutsiko digu.
Komentuko dorrean "Gipuzkoako museoen museoa" erakusketa jarri dute, bisitariei Gipuzkoako Museoen Sarea osatzen duten zentroen inguruko informazioa emateko.
Irekita
Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00.
Astelehena, jaiegunak edo zubiak badira.
Itxita
Astelehenetan (jaiegunetan edo zubietan izan ezik).
Urtarrilaren 1ean eta 20an.
Abenduaren 25a.
Ordutegi murriztua
10:00 - 14:00.
Abenduaren 24an eta 31n.