Bestelakoa | Kursaal Kongresu Jauregia DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN(e)n (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Kursaal Kongresu Jauregia

Zurriolako hondartzaren alboan dago Kursaal Jauregia.

Urtero Donostiako Zinemaldia egiten da bertan. Rafael Moneo arkitekto entzutetsuak egin zuen, eta 1.806 lagunentzako lekua duen auditoriuma, 624 pertsonentzako ganbara aretoa eta 20 aukera ezberdin eskaintzen dituzten bilera-gelak (10 eta 575 pertsona bitartean bildu daitezke) ditu.

Era guztietako kongresuak, bilerak, jardunaldiak, azokak, kontzertuak eta ikuskizunak egiteko leku aparta da. 1999an inauguratu zutenetik, sari asko jaso ditu, Kudeaketa Bikaintasunaren Zilarrezko Q Saria, Europako eraikinik onenaren Mies van der Rohe Arkitektura Saria 2001ean eta Ingurumen Kudeaketaren AENOR ziurtagiria, besteak beste. Aldibereko itzulpenerako kabinak, telebista zirkuitu itxia, zuntz optikoa...ditu.

Horrekin batera, Martin Berasateguik eskaintzen duen sukaldaritza zerbitzua nabarmendu behar da.

Datu interesgarriak

Helbidea
Avenida de la Zurriola, 1 - 20002 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Bulegoa: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00

Areto kopurua
10
Edukiera
2430
Jaialdi nagusiak