Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Opakuatik Urbasara doan mendi-bidearen albo batean dago Itaidako menhirra, tente, zerura begira.
Inguru guzti honetan lurperatzen zituzten eskualdeko abeltzainak hiltzen zirenean. Horren adierazgarri dira menhirretik oso hurbil dauden dolmena eta tumuluak. Inguru honetako gainerako monumentu megalitiko gehienak bezala, Itaidako menhirra ere Kristo aurreko 2.500. urtea baino lehenagokoa da.
Monumentu megalitikoa