Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Ibarguen dorrea XVI. mende aldera eraiki zuten. Ondoren, XVII. mendean zaharberritu egin zuten, solairu bat gehitu eta leiho berriak ireki zizkioten, eta duela gutxi ere aldaketak egin dizkiote erakinari gaur egungo jabeek.
Dorrea ia kubikoa da eta lau solairu ditu gaur egun. Sotoa korta zen. Lehenengo pisua eguneroko bizitza egiteko erabiltzen zuten, kapotik harrizko eskailera batetik zuen sarbidea, gaur egun eskailera galduta dago. Puntadun arkuaren pean dago sarrera. Lehen solairua altua zela eta, beste solairu bat ireki zuten bertan, horrela hirutik lau solairu izatera pasatu zen eta leiho berriak ere ireki zituzten. Horrek eraikinaren irudia aldatu zuen.
Ganbara kanpora irekitzen da, airea zirkulatu eta barruan gordetzen ziren produktuak hobeto kontserbatzeko, baina ez zuten leihorik erabili, almenaduna da.
Torre