Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Kirolak

Kirol-instalazioak

Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroa

  • Izki Arabako Mendialdea
  • Izki Arabako Mendialdea
  • Izki Arabako Mendialdea
  • Izki Arabako Mendialdea
  • Izki Arabako Mendialdea
  • Izki Arabako Mendialdea

Izki Arabako Mendialdea BTT Zentroa

Kanpezu-Arabako mendialdeko koadrilan kokatuta, Izki Arabako Mendialdea BTT zentroak mendiko bizikletaz gozatzeko 15 ibilbide ditu, tartean, Gasteiz eta Lizarra lotzen zuen antzinako trenaren ibilbideari jarraitzen diona. Guztira, 506 kilometro dira eta zailtasun maila ezberdina dute: berdeak (17 km), urdinak (29 km), gorriak (159 km) eta beltzak (300), ibilbide errazenetatik trebeenentzako baino ez direnetara. Harrera-gunea Urturiko golf zelaian dago eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu: - Bizikleten alokairua. (Gomendatzen da aldez aurretik telefonoz erreserba egitea) - GPSaren alokairua. (Gomendatzen da aldez aurretik telefonoz erreserba egitea) - Bizikletak garbitzeko lekuak / Aldagelak eta dutxak. 2 €. Bertatik abiatzen dira ibilbideak kareharrizko mendien, soroz beteriko lautaden eta hosto zabaleko basoen inguruan. Bisitariak bizikletaz ezagutu dezake Arabako Mendialdeko aberastasun artistiko eta kulturala, haran txikien eta mendien artean, ikusgai izango ditu Erdi Aroko hiribilduak eta herri politak. Harresi eta dorreen artean, palazio eta jauretxeak kontserbatu dira, hasierako eliza eta ermitekin batera. Kontsultatu hemen zentro honen TRACK guztiak Kontsultatu hemen zentro honen IBILBIDEEN fitxak


Zerbitzuak: Bizikleten alokairua / Taberna/kafetegia / Beste kirol instalazio batzuk / Parkinga / Jatetxea / Elektrizitatea / Telefono publikoa / Aldagelak / Zaintza-neurriak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Mota:

BTT Zentroa

Helbidea:

Campo de Golf de Urturi
Arriba, s/n., Urturi ARABA
  01119  Bernedo

Telefonoa:   +34 945 378 262Telefonoa:  

+34 945 378 262

Helbide elektronikoa:

recepcion@izkigolf.eus

Ordutegia:

Urte osoan zabalik
Apirila-Urria: 8:30-19:00
Azaroa- Martxo: 8:30-17:00

Euskadi, auzolana