Bosgarren etapak 22,93 kilometro ditu; ibilbideko luzeena da. Gutxi gorabehera, 7 ordu eta 55 minutu behar dira etapa hau egiteko. Lizarrustitik abiatuta, artzain bideetan barrena ibiliko gara. Urak presentzia nabaria du inguru guztian; horren erakusgarri da Lareoko urtegia, zeinetara iritsiko baikara megalitoz jositako bide batean barrena. Artzain borda edo etxolak ere ugari daude, han-hemenka barreiatuta. Mota horretako eraikinetan aipagarriena Oiduiko borda da. Ibilbideak Zaldibia aldera jarraitzen du, Ordiziaraino. Ordizian amaitzen da ibilbidea, gaztaren azoka nagusian. Iraila hasiera garai ezin hobea da Ordiziako etapa egiteko; izan ere, orduan egiten dira artzainen jaitsiera eta gazta enkante ikusgarria. www.rutadelquesoidiazabal.com