Helmuga turistikoak
Herriak
Enkarterriko udalerri bat da, inguruan dauden mendilerroen eraginez eratutakoa. Jorrios eta Armañón gailurrek babesten dute udalerri hau, eta bertako zati bat sigi-sagatsu eta leun zeharkatzen du Agüera ibaiak. Garrantzitsuak dira baselizak, eta inguruko paisaiak duen edertasunak txoratuta uzten ditu bisitariak.
Ondare kulturalari dagokionez, asko dira herrian dauden eraikin erlijiosoak eta zibilak. Romañako San Pedro elizan ekingo diogu ibilaldiari. Gotikoa da, baina hainbat elementu errenazentista ditu. Ondoren, San Roke baseliza bisita dezakegu, paisaia ederra inguruan duela. Elizaren parean, XVIII. mende amaierako La Puente jauregia ere nahitaez azpimarratu behar da. Ibilbideak hirigunean eta mendian zehar Irakasgai historiko interesgarri horren ostean, txango lasai bat egin dezakegu herri inguruetan barrena.
Aguera ibaiak zeharkatzen du herria eta, bere bidea jarraituz gero, Basinagre auzora iritsiko gara. Han, erabat liluratuta utziko gaitu erreka ondoko La Era dorreak. Gainera, jai-egitarau zabala eskaintzen du Turtziozek urte osoan zehar. Jai nagusia abuztuaren erdialdean ospatzen dute, musika eta giro ona nagusi direla. Halaber, gazta-azoka egiten dute azaroaren 1ean, eta jende asko erakartzen du. Bizkaiko udalerri hau bisitatu ondoren, Armañoneko Parke Natural ederrera jo dezakegu, Turtzioz eta Karrantza artean dagoen ingurune paregabera, alegia.