Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Santurtzi

Bizkaiko lurralde historikoan dago Santurtzi, Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean, Serantes mendiaren (451 m) magalean. Betidanik egon da itsasoari lotuta.

Ezbairik gabe, arrantza-portuak egin du ezagun Santurtzi, eta ez dago parrillan egindako sardina erreak jatea bezalako gozamenik. Baina arrantza-portuaz gain, kirol-portua ere badauka Santurtzik. Arras atsegina da itsas-pasealeku ederrean oinez ibiltzea edota itsasotik Santurtziren bista paregabeez gozatzea, ontzietan irteerak antolatzen baitituzte horretarako.

Monumentuak eta eskulturak aire zabalean

Portu ingurua bisitatu ostean, hirigunera jo dezakegu herriaren ondare oparoa osatzen duten monumentuak ikusteko. San Jurgi eliza, arbel beltzez estalitako bi kupula eta eskalinatan beirate ederrak dituen XX. mendeko udaletxea, Oriol jauregi dotorea eta Karmengo Ama Birjinari, herriko zaindariari, eskainitako eskultura nabarmendu behar dira, besteak beste. Urtero, uztailaren 16an, sorbaldan eramaten dute santurtziarrek Ama Birjinaren irudia, hildako arrantzaleak omentzeko egiten duten prozesio hunkigarrian.

Aurrerago, Iparragirre pasealekuan, sardina-saltzailearen omenez egindako monumentua topatuko dugu. Abesti ezagunak dioen bezala, gona jasota eta berna agerian duela, noski.

Azkenik, Santurtziko eskulturen museoa azpimarratu behar da. Oso bitxia da, aire zabalean dagoen museoa baita. Izan ere, guztira 14 artelan daude ikusgai herriko hainbat kaletan. Nazioarteko zein Estatuko zenbait artistek emandako lan bikainak dira.
Hedadura: 6.80
Biztanle-kopurua: 47101
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana