Irura | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Helmuga turistikoak

Herriak

Irura

Tolosaldea eskualdeko udalerri txiki hau Aralarko mendilerroaren adarretan dago, Txindoki mendiaren magalean. Tolosatik oso hurbil dago, eta alboan duen Anoeta herritik bereizteko zubi bat dauka.

 

Hirigunean, erlijiozko arkitekturaren eta arkitektura zibilaren aleak ditu, nahiz eta tamaina txikikoak izan. San Migel parrokian ekingo diogu ibilaldiari, herriko erdigunean dagoen tenplu gotiko ederrean. Nabe bakarra dauka, bi zatitan banatuta dago eta ezaugarri gotikoak ageri ditu. Eliza dagoen plazan bertan, Irurako udaletxea ikusiko dugu. Herriko armarria dauka aurrealdean.

 

Herrigunetik zertxobait aldenduz, interes handiko beste zenbait eraikin aurkituko ditugu. Horien artean, antzinako garbitegi publikoa gailentzen da. 1889an eraiki zuten eta oinplano poligonala eta burdinurtuzko euskarriak ditu. Inguruotako baserriak ere oso deigarriak dira. Laskibar baserria, esaterako, XVIII. mendeko eraikin ederra da; Agerre baserria, bestalde, Irurako eraikinik zaharrenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da.

 

Herriko jai nagusiak irailaren amaieran ospatzen dituzte, San Migelen omenez.

Datu interesgarriak

Hedadura
3.00 Km
Biztanle-kopurua
1,877

Ekitaldiak