Gastronomia
Bertoko produktuak
Arabako Eusko Label zerealekin, ama orearekin eta hartzidura luzearekin egindako ogia izanik, goi-mailako kalitatea bermatzen duen produktua da Euskal Ogia. Txapata, barra eta ogi biribil formekin abiatutako produktua Basque Label Okindegiak bereizgarria duten okindegietan aurki daiteke salgai.
Era berean, nekazaritzaren jasangarritasuna sustatuko dute Euskal Ogiaren ekoizle eta kontsumitzaileek, Euskal Ogiaren erregelamenduak erabiltzen den garia Ekoizpen Integratuko teknikekin ekoiztea exijitzen baitu.