Helmuga bat ez da mapa batean jarritako txintxeta bat, ezta sare sozialetako post bat ere. Lurralde bat, kultura bat, ekosistema bat… da. Izaki bizidun bat da, eta gizarte gisa sortzen ari garen eredu turistikoaren aldaketak nabaritzen ditu. Turista eta bertako gisa hartzen ditugun erabakiak garrantzitsuak dira. Gaur turismoa egiteko eta sortzeko dugun moduak ahalbidetuko digu bihar hala egiten jarraitzea. Baita etzi ere. Etorriko direnentzako jasangarritasun eta etika ondarea.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa Munduko Turismoaren Kode Etikoaren egokitzapena da. Euskadiko Kodea hainbat turismo eragileren lankidetzari esker egin da; izan ere, proiektuan parte hartu dute, sektorean duten ikuspuntua eta esperientzia azalduz, gure kulturaren eta nortasunaren berezko ezaugarriak kontuan hartuta. Oinarri orokor batzuk dira, eta turistak, turismo eragileak eta bertakoak turismo arduratsua lortzeko gidatzea dute helburu, ingurunea, pertsonak eta haien oinarrizko eskubideak aintzat hartuta.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, sartu hemen: www.euskadietikoa.eus
Zer da Turismoaren Kode Etikoa eta zergatik da beharezkoa? Helmuga turistiko bat ez da mapa batean jartzen den txintxeta bat edo sare sozialetan argitaratzen den post bat. Lurralde bat da, kultura bat, eko sistema bat…
Aholku gida praktikoa da, eta lagungarria egingo zaizu bidaia aberasgarri eta jasangarriez gozatzeko.