Bilbao Exhibition Centre (BEC) | Euskadiko azoka esparruak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Negozioak

Erakustazokak

Bilbao Exhibition Centre (BEC)

Bilboko Erakustazokak egoitza berria estreinatu zuen 2004ko apirilean: Bilbao Exhibition Centre, Europako erakustazokarik berritzaileena. Arku atlantiko osoari zerbitzua eskaintzea du helburu nagusi, hori dela eta, sektoreko azken joeren arabera diseinatu eta eraiki da: teknologiari begira oso aurreratuta eta erakusketarien zein bisitarien premietara hobeto egokituta dauden eraikuntza-proiektu modernoak oinarritzat hartuta. Era berean, sarbide ezin hobeak ere baditu. Ansion, Barakaldon, dago. Sei pabilioi ditu, horietatik lau 15.000 metro karratukoak dira, beste bi 21.000 metro karratukoak da; azken horietatik bat ezaugarri bereziak dauzka, erabilera anitzekoa baita. Arena Pabiloia da hori, ikuskizun eta kontzertuak egiteko prestatua. Erakusketetarako azalerak 150.000 metro karratu ditu guztira. Horrez gain, 18.000 metro karratuko biltzar-zentroa, galeria komertziala eta hotela ere badaude. Biltzar zentroan bulegoak, VIP aretoak, eta edozein jardunaldi edo ekintza egiterakoan beharrezkoak diren zerbitzu guztiak daude.

Datu interesgarriak

Helbidea
Ronda de Azkue, 1 - 48902 Barakaldo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Kontsigna
  • Arropazaindegia
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Hitzaldi-aretoak
  • Telefono publikoa
  • Prentsa-aretoa