Zuia, Areatza
Mendi gailurretik urteari agur esatea edo urte berriari ongietorria egitea tradizio bihurtu da, eta gero eta jende gehiago elkartzen da urtetik urtera. Bakarka edo mendizale elkarteek egindako deialdiei jarraituz, milaka lagun igotzen dira abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean Gorbeara, Zaldiaranera, Adarrara, Urkiolagirrera, Loatzora...
Egun berezi horri pizgarri bat ematea da helburua, eta eguraldiak ahalbidetzen badu, gure bailaretako ikuspegi paregabeez gozatzea, hamaiketako on bat egin bitartean.