Urbieta, 9 , Donostia / San Sebastián
Donostiako erdigunean dago, eta denda eta establezimendu ugari aurkituko ditugu bertan.
San Martin berriak eraikin zaharreko zenbait elementu bereizgarri berreskuratu zituen: erdiko bidea, hamar metro zabaleko oinezkoen pasabidea, eta fatxadetako beirate zabalak. Bertan, merkatu tradizionaleko postuak daude; ongi argiztatuak, zabalak eta kalitate handiko materialez egindakoak, eta eskualdeko fruta, barazkiak, haragia eta arraina erosteko aukera dago.
Horrez gain, supermerkatua, arropa eta musika dendak, gimnasio bikaina eta kafetegiak ere badaude.