Gorbeialdeko zaldien erakusketa | Euskadiko Turismo Agenda | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Gorbeialdeko zaldien erakusketa

  • Zaldien erakusketa

Gorbeialdeko zaldien erakusketa

Ekaineko azken igandean egin ohi dute Gorbeialdeko zaldien erakusketa Ondategin (Zigoitia); ezbairik gabe, eskualdeko ekitaldirik ospetsuenetako bat dugu hori.

Zaldi, behi, ardi eta ahuntz aziendaren erakusketa izango da ikusgai goiz osoan zehar. Horrez gainera, beste hainbat jarduera prestatu dituzte aurtengoan ere: oztopo-jauzi txapelketa, horseball (saskibaloia, zaldi gainean) erakustaldiak eta zalgurdi-probak, besteak beste.

 

Urtero legez, gaur egungo aizkolaririk onenek euren abilezia erakutsiko dute aizkolari-txapelketan. Hori gutxi balitz, artisauek euren eskulanak salgai jarriko dituzte eta familia osoarentzako jarduerak (puzgarriak, esaterako) egongo dira. Dantzariek eta fanfarreek jaia girotuko dute.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Ondategi / Zigoitia
Data: 2020/06/28