Gasteizeko Erdi Arko hirigunea ikusteko bisita: Almendraren Erdigunea
Gasteizeko Erdi Arko hirigunea ikusteko bisita: Almendraren Erdigunea
Gasteizen “Almendra" deitzen zaio Erdi Aroko jatorria duen hirigune zaharraren guneari. Eremu txikia da, eta oinezkoek bisitatzea errazten du. Egoera bikainean dauden hainbat eraikin historiko ezagutu daitezke, beste garai batzuetako izaerari eta hiri irudiari eusten diotenak.
Santa Maria Katedrala da adierazle garrantzitsuena, baina beste zenbait eraikin ere bisita daitezke, hala nola San Miguel eliza (hiriko patroia den ama birjinaren horma-hobia dago bertan), harresi zaharra, Cordon etxea (Erdi Arokoa) edo jauregi errenazentistak: Escoriaza Esquivel, Montehermoso edo Villa Suso.
Hurrengo datak
- Otsailan: Larunbat eta igandetan: 11:15 (gastelaniaz) eta 11:30 (euskaraz). Gainera, otsailak 14 eta 28. Ostiral eta larunbatetan: 17:00 (gaztelaniaz) eta 17:30 (euskaraz).
- Martxoan: Larunbat eta igandetan: 11:15 (gaztelaniaz) eta 11:30 (euskeraz). Gainera, martxoak 19 eta 20an. Ostiral eta larunbatetan: 17:00 (gaztelaniaz) eta 17:30 (euskeraz). Gainera, martxoak 19an.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Datu interesgarriak
Data:
2020/02/01
- 2020/03/20
Ordutegia:
Urte osoan zehar:
- ostiral eta larunbatetan: 17:00 (gaztelaniaz) eta 17:30 (euskaraz)
- larunbat eta igandetan: 11:15 (gaztelaniaz) eta 11:30 (euskaraz)