Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Handitu mapa
X

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea (GR-283) ibilbide zirkularra da; 6 etapa ditu, eta aukera paregabea ematen du mendi-ibilaldiak egiteko, ingurune paregabean baitago, baita Idiazabal gaztaren ekoizpen-ziklo osoa hasieratik bukaerara ikusteko ere: ardiak bazkatzen diren parke naturalak, gazta egiten duten gaztandegiak eta gazta saltzeko azokak. Egunean etapa bat egiteko moduan pentsatuta dago, eta Gipuzkoako hiru haran zeharkatzen ditu: Goierri, Urola Garaia eta Debagoiena. Bestalde, Aizkorri-Aratz eta Aralar parke naturaletarako sarrera du. Etapa bakoitzean, gainera, paisaiaren eta kulturaren ikuspegitik interes handia duten Euskadiko zenbait toki ezagutuko dituzte mendizaleek. Ibilbidea oso ongi seinaleztatuta dago, eta, oro har, zailtasun ertaina du; ez da behar goi mendietarako edo eskalatzeko osagairik.

1
2
3
4
5
6
Etapak
Euskadi, auzolana