Ezagutu Villa Lucía ardoaren zentro tematikoa, gozatu zirkuitu hidrotermal batez "Wine Oil Spa Villa de Laguardia" zentroan eta amaitu tokiko gastronomiaz eginiko bazkari batekin. Ostatua barne.
Arabako Errioxako esperientzia oso hau hasteko, Villa Lucía Ardoaren Zentro Tematikoan ardogintzari buruzko bisita gidatu eta interaktibo bat egingo dugu. 4Dko "En tierra de sueños" emanaldiak txundituta utziko gaitu zentzumen efektuekin. Jarraian, ardo edo muztioak dastatuko ditugu, Guardiako Wine Oil Spa Villa zentroko zirkuitu termal batean zain izango dugun erlaxazio uneaz gozatu aurretik. Eremu horretako produktu gastronomiko onenak dastatzeko aukera izango dugu Hotel Villa de Laguardia hoteleko Bistró jatetxeko mahai baten inguruan. Produktuekin batera, Arabako Errioxako ardo bikainak dastatuko ditugu. Egonaldia hobetu nahi izanez gero, ez izan zalantzarik, eta igaro gau bat Hotel Villa de Laguardia hotelean.
Datu orokorrak
- 1 gau ostatua eta gosaria erregimenean, ostatua kontratatuz gero.
- Bisita gidatua Villa-Lucía Ardoaren Zentro Tematikora 1h 00m
- "Ametsen lurraldean” 4Dko emanaldia, zentzumen efektu ugarikoa. 0h 15m
- Ardo edo muztio dastaketa. 0h 15m
- Zirkuitu hidrotermala, Wine Oil Spa Villa de Laguardia span. 1h 00m
- Bertako jakiek osatutako otordua, Vila de Laguardia Bistró jatetxean. 1h 30m.
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Ez dago gutxieneko kopururik.
4 ordu
Irekita urte osoan
Kontsultatu ordutegiak
Informazio gehiago:
https://villa-lucia.com/
Ingelesa, Gaztelania, Euskara