El Fabulista upategia. Tradizioa Arabako Errioxan | Top bidaiak Euskadin | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

El Fabulista upategia. Tradizioa Arabako Errioxan

El Fabulista upategia Guardiako herri harresituaren barnean dago, Arabako Errioxaren erdian.

Félix Mª Samaniego alegialaria jaio zen etxearen azpian kokatutako upategia bisitak jasotzeko egokituta dago, eta ardoak artisau erara egiten jarraitzen du gaur egun.

Zazpi metroko sakoneran dauden upategiaren zuloetatik barrena sartuko gara; hiru kalatu paralelo dira, bakoitza funtzio batekin: ardoak egitea, ontzea eta dastatzea. Amaitzeko, upategian egiten diren ardo zoragarriak dastatzeko aukera izango dugu. Ardo botila bakoitzak irudiz lagundutako alegia bat du bere etiketan, hari nortasuna eta originaltasuna emanez.

Nahi izanez gero, koktel-lunch batekin edo afari batekin osa dezakezu bisita.