Bizi globoz hegan egiteko esperientzia Aiarako Haranean eta Nerbioiko ur jauzian. Ikuskizun natural txundigarria airetik begiratuta.
Igo globo batera eta txunditu ikuskizun paregabe batekin airetik begiratuta: Nerbioi ibaiaren ur jauzia, Txarlazoko monumentua, Pico del Fraile edo haran izugarria agerrarazten duen harrizko balkoia.
Aiarako Harana airetik ikusteko balkoi izugarri batera agertzea proposatzen dizugu, eta Salbada mendilerroaren handitasuna ikustea. Nerbio ibaiaren ur jauzia Euskadiko ikuskizun natural zirraragarrienetako bat da: 200 metroko erorketa bertikala du; elur sasoian lortzen du itxurarik ikusgarriena, urek indarrez jotzen baitituzte haran hau eratzen duten horma bertikalak.
Egin topa cava edo txakolinarekin hegaldian, gozatu bazkari zaporetsu batez lurreratzean eta ez ahaztu globoz ibiltzen hasi izanaren diploma egiaztagarria.
Datu orokorrak
- Jarraitu beharreko urratsen azalpen teorikoa esperientzian zehar. Hegaldia globoz. 2h 00m
- Topa cava edo txakolinarekin hegaldian. 0h 15m
- Bideo eta argazki erreportajea 0h 15m
- Bazkaria hegaldiaren ondoren 1h 00m
- Globoz ibiltzen hasi izanaren diploma egiaztagarria
- Hitzorduko/lur hartzeko lekura itzultzeko garraioa. 0h 30m
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Asteburuak eta jaiegunak: Ez dago gutxienekorik.
Lanegunak: 5 lagun, gutxienez.
Gehienez: 8 lagun
4 ordu
Irekita urte osoan
Irekita egunero
Kontsultatu ordutegiak
Urte osoan, baldin eta eguraldia egokia bada.
Informazio gehiago: http://www.globosestratos.com/
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara