Olatuak eta itsasoa naturaren indarrak dira eta surfa ahalik eta modurik seguruenean praktikatzeko errespetatu egin behar dira eta funtzionamendua ezagutu behar da.
Ezagutu zure mugak eta errespetatu beti hondartza bakoitzeko segurtasun-adierazpenak.
- Aztertu baldintzak
- Egiaztatu surfeko ekipoa
- Ez praktikatu inoiz surfa bakarrik
- Zure mailaren arabera praktikatu surfa
- Errespetatu surfeko jarrera-kodea
- Ez nahastu surfa alkoholarekin eta drogekin
- Ez praktikatu surfa gauez
- Jan ondoren, itxaron gutxienez 30 minutu uretara sartu aurretik
- Zaindu deshidratazioa eta hipotermia
- Zure burua arriskuan ikusten baduzu, eduki ohola zugandik gertu beti.
- Ezagutu hondartzako segurtasun-arauak
- Luzatu surfa praktikatu aurretik
- Jarri arreta sorosleek adierazitakoari bandera gorria, berdea...
- Aztertu hondartzako baldintzak
- Aztertu korronteek nola funtzionatzen duten
- Korrontean sartzen bazara
- Hartu klaseak surfa praktikatu aurretik
- Ezagutu segurtasun-arauak eta surfeko kodea
- Zaindu zure gauzak
- Ezagutu sorosleen kokapena eta haien ordutegia
Surflariaren jarrera-kodea idatzi gabeko surfeko legeak definitzen ahalegintzen diren hainbat arau unibertsalek osatzen dute, surfeko praktika segurua bermatze aldera. Kode hori surflari guztiek jarraitu behar dute, maila albo batera utzita.