Surf-txapelketak tokiko surf-klubek eta federazioek antolatzen dituzte. Adin eta maila guztietako surflariak elkarrekin lehiatzen dira eszenatoki horretan. Txapelketak mailaren arabera sailkatzen dira: tokikoak, probintzia mailakoak, eskualdekoak eta nazioartekoak.
Oro har, surflariak 20-30 minutuko txandetan lehiatzen dira, txanda bakoitzeko lau surflariko formatuan. Txanda bakoitzean sailkatutako lehenengo biak hurrengo fasera pasatuko dira eta formatua errepikatuko da amaierako fasera heldu arte.
Lehiatzen diren surflariek koloretako likrak eramaten dituzte, erraz ezagutu ahal izateko; gorria, zuria, beltza eta horia edo berdea, normalean.
Txapelketa bakoitzean epaimahaiak puntuak ematen dizkio olatu bakoitzari, 0 eta 10 artean, zailtasunaren, barietatearen, abiaduraren eta lehiakide bakoitzak maniobra bakoitzean egindako indarraren arabera.
Olatuko puntuen taula:
0-2 olatu txarra.
2-4 olatu kaskarra.
4-6 olatu ona.
6-8 olatu oso ona.
8-10 olatu bikaina.
Oro har, surflari bakoitzak lortutako bi puntuazio onenak hartzen dira kontuan txanda bakoitzeko azken sailkapena erabakitzeko.
Txapelketa bakoitzean, esatariak zuzenean deskribatzen du surflari bakoitzaren bilakaera eta txanda bakoitzeko sailkapena; arreta jarri eta txapelketaren emozioaz eta surflari onenez gozatuko duzu.
Txapelketa bakoitzeko mailaren arabera, irabazleek garaikurra edo kirol-materialetik hasita, milaka dolar eskura ditzakete nazioarteko probetan.