Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Big Surf
Big Surf

Surfing EuskadiOlatu handiko surfak Euskadin aurkitzen du kontinente europar osoko kostalde oparoenetako bat. Bilboko itsasadarretik, olatu hauen surfista amorratuak eta zaleak kantauri itsasoaren benetako indarraz eta potentziaz gozatzera datoz, oroimenean iraungo duten saio luzeak egitera. Paperaren arabera, saio onenak udazken-negu garaian ospatzen dira, urritik otsaila arte, baina beti dago ustekabeko ekitaldiren bat.

Olatu horiek surfeatzeko ala kontenplatzeko esperientzia ahaztezina gertatuko zaizu, hori bai, presta zaitez badaezpada.

Olatu handien ibilbidea
La Galea

La GaleaBilboko portuaren irteeran kokatua, olatu misteriotsu honek 6 metrorainoko olatuen saioak eskaini ahal ditu. La Galea itsaslabarraren azpian kokatua, hortik bere izena, itsaslabarretik hurbil aurkitzean, tontor harritsuekin, arriskutsua gertatzen da. La Galea ibilbidetik bitxia da olatu honen ikuspegia, industria paisaia benetan bereziaren aurrean gune berde zabalak ikusten baitira.

Meñakoz

MeñakozZiur aski euskal itsasertzeko olatu ahaltsuena. Sopela eta Barrika arteko izen bereko kala batean aurkitzen da. Meñakozeko olatuak 7 metrorainoko saioak jasan ahal ditu; benetako santutegia da olatu handiko ohiko surfa maite dutenentzat. Itsaslabarretik antzeman ahal da olatu horren ahalmen guztia, baita olatuaren aurreko arroken kalatik ere.

Mundaka

MundakaBai, Mundaka ere barra gogortzean eta olatuek berezko indar guztiarekin 5 metroko altuera lortzean zirkuitu honen barruan sartzen da. Zure bizitzako hodia egin dezakezu edo besterik gabe itsasadarrean biziraun. Udalerriko talaiatik edozein egunetan Mundaka hausten duen ikuskizuna bikaina da, zaleak, kamerak eta giro aparta lagun.

Izaro

IzaroIzaroko olatua Europan aurkitu ahal dugun handienetako bat da. Baldintzak aldekoak direnean, olatuak 10 metroko altuerara iritsi ahal dira. Baldintza horietan, hura surfeatzeko aukera bakarra tow-in taula eta uretako motoaren laguntza dira. Olatua Bermeo eta Mundaka udalerrien arteko errepidetik antzeman ahal da, baina benetako palkoa uretan dago.

Deba

DebaGipuzkoako olatu handiaren santu-zeinua. Sorgin zulo bezala ezaguna, indar handiko olatua da, ur masa handia mugitzen duena. Oso gutxitan ematen dira baldintza egokiak urtean zehar, baina jardunean 6 metrorainoko altuerako olatuak jasan ahal ditu. Debako itsas pasealekutik ikusi ahal da, saio guztien eta bakoitzaren xehetasun guztiak barne.

Izustarri

Roka putaOlatu handi aktiboena eta Zarautz aldeko surfista gehien hartzen dituena. Olatu handiaren benetako harrobia. Olatu ahaltsua eta luzea, baldintza onetan 6 metroko altuera harrapatzen duena. Uretako motoarekin eta ohiko taulekin surfeatzen da. Benetako parke akuatiko ikusgarria, zaleek ikusi ahal dutena, Getaria eta Zumaia errepideko Orruako kalaren angelu ezberdinetatik.

Aizpurupe

Playa GrisOlatu handiko surfeko XXL munduko sari ospetsuetan izendapen ezberdinak lortu ondoren, ‘playa gris’ Europako itsasertzeko olatu ezagunena eta internazionalena da. 10 metroko altuerako tow-in saioak ezagunak dira jadanik mundu osoan. Jarduneko egunetan, Getaria eta Zumaia bitarteko N-634 errepideko kolapsoa izugarria da; ia 100 metroko distantzitik ikusi ahal den ikuskizuna ahaztezina da benetan.

Agiti

Erabat ezezaguna eta gutxitan surfeatua, tow-in taulekin soilik eskuragarria. Ezinezko olatua, itsaslabarra oso hurbiletik hausten duena eta akatsik onartzen ez duena. Kontxako badiaren atzean gordeta, euskal itsasertzeko ezinezko olatuen aukera zabalaren artean dago.

Belharra

Hendaiatik hamar minutura aurkitzen da Belharra behea, Europa osoan inoiz surfeatu den olatu handiena. Saio oso gutxirekin bere bizitza hasiberrian, bere argazkiak eta bideoak zientzia fikziozkoak dirudite, balio handiko tow-in taldeek surfeatzen dituzten ur masa izugarriekin. Hendaia eta Sokoa elkartzen dituen errepidetik antzeman ahal da, baina distantziagatik prismatiko egokiak beharrezkoak dira; beste aukera, uretatik hurbiltzea.

Euskadi, auzolana