Btt - Turismoa Euskadin
Joan edukira
  • Ezagutu Euskadi
  • Hau maite dutenentzat
  • BTT
  • Erabilerari buruzko aholkuak

BTT

ERABILERARI BURUZKO AHOLKUAK
  • Erabil ezazu beti kaskoa.
  • Oinezkoen lehentasuna eta zirkulazio arau orokorrak errespeta itzazu.
  • Ibilbideetako seinaleak eta noranzkoak errespeta itzazu.
  • Ibilbideak gaizki erabili edo erabiltzaileak haietan zuhurtziarik gabe ibiliz gero, Euskadiko BTT zentroek ez dute inongo erantzukizunik izango.
  • Galduz gero, gogoan izan ezazu seinaleak alboko txapa batez kodifikatuta daudela.
  • Bakarrik ibili behar baduzu, zein ibilbide egingo duzun jakinarazi ezazu harrera lekuan.
  • Abiatu baino lehen, bizikleta nola dagoen begiratu eta eguraldiari eta ibilbideari buruzko informazioa jaso ezazu.
  • Ez ahaztu ura, konponketetarako tresnak eta sakelako telefonoa eraman behar dituzula beti.
  • Atakak errespetatu eta, pasatu ondoren, itxi itzazu.
  • Ingurumenarekin, inguruneko herritarrekin eta animaliekin begirunez joka ezazu.
  • Naturaz goza ezazu, zaratarik eta presarik gabe.
BTT Euskadi BTT Euskadi