Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Arabako Errioxako bi ardo munduko 18 onenen artean

  • Arabako Errioxa
    Arabako Errioxa
  • Txakolina
    Txakolina
2017/03/20
Arabako Errioxako bi ardo munduko 18 onenen artean
Estraunza eta Faustino upategietako ardoak Urrezko Bacchus Handia dominarekin saritu dituzte.

Ardogintzako sari entzutetsuenetako batzuek, Bacchus sariek, Arabako bi ardo aitortu dituzte Urrezko Bacchus Handiko 18 ardoen artean: Estraunza upategiaren Solar de Estraunza Gran Reserva 2017 eta Faustino upategiaren Faustino I Gran Reserva. Ekitaldia Espainiako Dastatzaileen Elkarteak antolatzen du eta nazioarteko epaile esklusiboenak izaten ditu. Lehiaketan, 21 herrialdetako 1.751 ardok parte hartu dute guztira, eta itsu-itsuan egindako dastaketa baten bitartez puntuatu dituzte hamabost Masters of Wine edo ardotan adituk. Estraunza upategia nahiz Faustino upategia zerrenda ospetsu horretan sartu dira, horien ardoek 100 puntutik 92 baino gehiago eskuratu baitituzte. Estraunzan, artisautza lehenesten da industria prozesuen gainetik. Upategiak, halaber, Solar de Estraunza ardoaz gain, Blas de Lezo eta Solar de Muskiz ere merkaturatzen ditu. Bestalde, Faustino upategiak ardo beltz, gorri, zuri eta caven aukera zabala eskaintzen du. Urrezko Bacchus Handiez gain, Urrezko Bacchus eta Zilarrezko Bacchus sariak ere banatu dira. Sariotan, Euskadiko beste ardo batzuk saritu dira: Gipuzkoako 3 txakolin eta Bizkaiko 3 txakolin, Arabako Errioxako 18 ardo eta Gipuzkoako ardo bat.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana